musikea

Maria Riverok kontzertua eskainiko dau Kotxepinen

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 17a

Urtailaren 19an, 20:00etan, aurkeztuko dau Maria Riverok Lerro paraleloak 2023ko zemendian kaleratutako bere bakarkako bigarren diskoa, Lemoako kultur etxean. 

Oin dala hogei urte, 2004an, lehenengoz publiko aurrean jarri zanetik, Maria Riverok proiektu ugaritan hartu dau parte. Bakarkako ibilbideari ekin aurretik, hainbat taldetan egon zan, Apurka, Siroka eta Hutsa taldeetan, hain zuzen be. 2017an, Kintsukoroi bakarka proiektua aurkeztu eban eta 2018an, proiektu honen barruan, EPa argitaratu eban eta 2020an, Parentesiak bere lehenengo diskoa bakarlari moduan.

Oin dala hil batzuk barriz, bere bakarkako bigarren lana aurkeztu eban Riverok, Lerro paralelorak. Zazpi kantuk osotuten dabe, kantautoreak bere ibilbideko zintzoenak lez deskribiduten dituanak. Ia hiru urteko geldialdiaren ondoren, inoz baino lasaiago eta indartsuago itzuli dala dino Riverok. Atzenengo lan honek, erregistro aldaketea dakar, bide barri hasikerea izan daitekena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!