Atzeratu egin da indarkeria matxistearen kontrako protokoloa sortzeako bigarren saioa

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 16a

2022ko martian, Lemoan gertatutako eraso matxista bat salatuteko alkarretaratzea.

Bihar barik, urtailaren 23an Kotxepinen izango da atzenean Lemoako Bardintasunerako Herritarren Gunearen bigarren batzarra.

Lemoako Udala eta lemoaztarrak, Lemoako Bardintasunerako Herritarren Gunearen bitartez, indarkeria matxisteari aurre egiteko lehen herri protokoloa sortzeko prozesuan dabiz sartuta. Eguaztenean, bigarren saioa egin beharko zan J.B. Eguzkitza Meabe ikastetxean baina lekuz zein egunez aldatu da saioa.

Bihar Euskera Plana diseinetako batzar irekia dagoanez, Lemoako Bardintasunerako Herritarren Gunearen bigarren saioa urtailaren 23ra atzeratu da. Kotxepin Kultur Etxean batuko da taldea, 18:00etatik 20:00etara.

Lemoako Bardintasunerako Herritarren Gunea

Gunea parte-hartzean oinarritzen da eta helburu nagusiak dira herriko jarduera sozial, kultural, politiko eta ekonomikoan pertsona guztien arteko bardintasuna sustatzeko aholkuak emotea, proposamenak sortzea eta bardintasunerako gaien koordinaziorako espazio izatea. Talde irekia da eta edonor dago parte-hartzera konbidauta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!