euskera plana

Lemoako Euskera Plana diseinetako bigarren gogoeta saioa bihar

Bea Azpiri 2024ko urtarrilaren 16a

Bihar, hilak 17, 18:00etan Kotxepinen egingo dan saioan, gazteen eta euskerearen inguruan hausnartuko da; beraz, gazteak dagoz bereziki, euren eretxiak emotera deituta.

Gazteak dagoz deituta bihar, urtailak 17, 18:00etan, Kotxepin Kultur Etxera Euskera Plana diseinetako euren ekarpena egiteko. Gaiaren inguruan interesa daukien herritar guztiei be zuzenduta egongo da saioa, eta Euskara Zerbitzuak idatziko dauan Plan Estrategikoan kontuan hartuko dira bertan jasotako eretxiak. 

Igazko zemendian abiatu eban Lemoako Udalak, Euskararen Plan Estrategikoa diseinetako prozesua. Orduan, galdetegi bat zabaldu zan herritarren artean eta 88 erantzun jaso ziran. Lehen gogoeta mahaia urtailaren 10ean izan zan, aisialdi, kultura, kirol eta euskalduntzearen gainekoa. Hirugarren eta atzen gogoeta mahaia, urtailaren 25ean izango da, 10:00etatik 12:00etara, hezkuntza eta familia transmisinoaren inguruko kezkak eta ideak biltzeako.

Hiru saio horreen ostean, hilabeteko tartea hartuko dau Euskara Zerbitzuak bildutako eretxiak ordenau eta sailkatzeko, eta azken saio ireki bat egingo da martiaren 2an, Open topaketa izenekoa, herritar guztiei zuzenduta. 

Gogoeta mahietan zein Open topaketan parte hartzeako izena emon behar da aldez aurretik labur.eus/lemoalanmahaiak estekan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!