Annapurna Cold Peaks neguko espedizinoa bertan-behera itxi dau Alex Txikonen taldeak, "Annapurnak planteatzen dituan baldintza gatxen aurrean", zapatuan jakinarazo ebanez. Holan, Txikon, Chhepal, Magkpa, Ang-gyalu, Mayla, MigTemba, Lakpa, Tashi, Moeses, Mattia eta Andres bajatu dira daborduko Oinarrizko Kanpamentutik, hau batu ostean.
"Annapurnak nahikoa dala esan deusku, saiatu gara, indarrak eta gogoa doguz, baina agian gailurrerako gosea falta jata, duela urtebete Manasluko gailurra lortu nebalako"
Haizeak eta elur-jausiek markautako altuerako hiru errotazino egin ostean heldu da ebatzia. Izan be, atzen errotazinoan hirugarren kanpamentura (6.400m) heltzerakoan, aurretik bertan itxitako material gehiena desagertu zala konturatu ziran, arrakala bat zabaldu zalako izotzean. Egoerea ikusita eta Oinarrizko Kanpamentuak talde guztiak zer egin hausnartu ostean, Txikonek aitortu dau: "Arrisku gehiegi hartu doguz daborduko. Gauza bat da ni harrapatzea, baina ez nire kideak".