lana

Lemoako tokiko enplegu programearen aurkezpena eta izen-emotea egingo da bihar

Asier Abrisketa 2024ko urt. 11a, 11:53

Programaren baitan lan-aktibazinoa, digitalizazinorako formakuntzea, banakako lan-orientazinoa eta birlaneratzea landuteko aukerea izango dabe langabetuek.

Lemoako 3R Tokiko Enplegua programea bihar, hilak 12, hasiko da martxan, proiektuaren aurkezpena eta langabeen izen-emotea egingo dira biharko jardunaldian. Hitzordua Kotxepin Kultur Etxean izango da, 10:00etan. Langabetuentzako deialdia da, herrian erroldatuta eta Lanbiden izena emondakoentzako. Bakotxa, bere curriculumagaz joan behar da eta bigarren aukera bat egongo da datorren astean, hilak 18, udaletxean 10:00etan.

Programeak, lau oinarri izango ditu. Hasteko, lan-aktibazinoa egingo da, urtailaren 29tik zezeilaren 1era, goizez edo arrastiz. Gero, enplegurako gaitasun digitalei buruzko prestakuntzea egingo da, zezeilaren 5etik 16ra, goizez edo arrastiz. Honeek beteta, banakako lan-orientazino saioak egiteko aukerea egongo da eta amaituteko, enpresakaz topaketak antolatuko dira, curriculumak aurkezteagaz batera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!