ilgoran

Arratiako andra migratzaileen arteko sarea eregiteko tailerra hasiko da asteon

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 9a

Ilgoran Jabekuntza Eskolako tailerrak hiru saio izango ditu, hilaren 13an, 20an eta zezeilaren 3an, danak zapatuak, Lemoako Kulturgunean arrastiko 16:00etatik 19:00etara.

Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak antolatuta, Askotariko andra migratzaileen sarea sortzen tailerra hasiko da asteon, gazteleraz. Hiru saioko tailerra izango da, danak zapatuetan, 16:00etan hasi eta 19:00etara arte. Urtailaren 13an, 20an eta zezeilaren 3an izango dira saioak Lemoan, Kulturgunean, eta Arratian bizi diran andra migratzaileak dagoz deituta.

Izan be, helburua euren arteko komunikazinoa hobetu eta sare bat sortzea da. Horretarako, hainbat gai landuko dira saioetan; esate baterako, migrazino prozesuak, sufridutako indarkeriak edo Arratian bizimodua egiteko eskura dituen baliabideak. Andron jatorrizko lurraldeetako janari tipikoak be partekatuko ditue parte-hartzaileek.

Andra migratzaileen sareak sortzen

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!