Pasau dan urtean lez, aurten be antolatu dau Lemoako Harriketarrak Gazte Asanbladak sagardotegi urtekera. Zezeilaren 17an izango da txangoa Astigarragako Rezola Sagardotegira eta bazkalostean, Hernanira. Bertatik, goizaldeko 03:00etan autobusa egongo da Lemoara bueltea egiteko.
Asanbladakideek azaldu dabe, egun osorako prezioa, bazkaria eta autobusa, 55 eurokoa izango dala, gitxi-gora behera. Izan be, joango dan persona kopurua zehaztu behar da lehenengo. Horretarako, galdetegia zabaldu da izen-emotea egiteko. Eguena, hilak 11, da atzen eguna eta gero zehaztuko da behin-betiko prezioa.