euskera plana

Bihar Lemoako Euskera Plana diseinetako lehenengo gogoeta saioa egingo da Kotxepinen

Bea Azpiri 2024ko urtarrilaren 9a

Hitzordura, 18:00etan, Lemoako aisi, kultur, kirol eta euskalduntze eragileak dagoz deituta. Hurrengo saioak, urtailaren 17an eta 25ean egingo dira.

Lemoako Euskera Plana diseinetako gogoeta saioak egingo ditue urtailean eta lehenengoa bihar, hilak 10, 18:00etan, Kotxepin Kultur Etxean izango da. Saiora, herriko aisialdi, kultura, kirol eta euskalduntze alkarte eta taldeak dagoz deituta. Aurretik izena emon behar da labur.eus/lemoalanmahaiak estekan.

Igazko zemendian abiatu eban Lemoako Udalak, Euskararen Plan Estrategikoa diseinetako prozesua. Orduan, galdetegi bat zabaldu zan herritarren artean eta 88 erantzun jaso ziran. Oin, urtailean zehar, herritarrei zuzenduteko gogoeta saioak egingo dira. Lehenengoa biharkoa da, hilak 10, eta hurrengoak hilaren 17 eta 25ean izango dira.

Gogoeta mahaiak gaien arabera bananduta dagoz eta gaiaren inguruan interesa daukien herritarrei zuzenduta. Jasotako eretxiak kontuan hartuko ditu Euskara Zerbitzuak idatziko dauan Plan Estrategikoan. Bihar, aisialdia, kultura, kirola eta euskalduntzea izango da gaia. Hurrengo saioan, 17an, Euskara zerbitzukoak gazteakaz batuko dira euren ekarpenak jasoteko, eta 25ean, hezkuntza eta familia transmisinoaren inguruko kezkak eta ideak bilduko dira.

Hiru saio horreen ostean, hilabeteko tartea hartuko dau Euskara Zerbitzuak bildutako eretxiak ordenau eta sailkatzeko, eta azken saio ireki bat egingo da martiaren 2an. Open topaketa izena izango dau, eta herritar guztiei zuzenduta egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!