dokumentala

Lemoan egongo da ikusgai asteon 'Aire!'

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 8a

Eguenean, urtailak 11, proiektauko da Maurizia Aldeiturriagaren omenezko dokumentala Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan.

Gentzane Martinez de Osabak zuzendutako filma Zinebin estrenau zan eta asteotan, Arratian ikusteko aukerea egon da. Artean, Zeberion eta Areatzan proiektau da dokumentala atzen asteotan. Oingoan, Lemoan izango da emonaldia urtailaren 11n, 19:00etan, Kotxepin Kultur Etxeko aretoan.

Aire!k, Maurizia Aldeiturriaga pandero-jolearengan inspirautako musika pieza bat sortzeako musika ikasle talde baten sormen prozesua kontetan dau eta Arratiak protagonismo handia dauka film honetan. Alde batetik, Maurizia Aldeiturriagaren bizitzaren lekuak agertzen diralako, eta bestetik, Arratiako Musika Eskolako ikasleek eta Mauriziaren ondorengoek hartzean dabelako parte. Pelikulako talde teknikoan be, Eukeni Arriortua Igorrekoa da argazkigintzaz arduratu dana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!