musikea

Stankeik kontzertuagaz inaugurauko dau Karabiek aurtengo eskaintza musikala

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 4a

2011 urteko Stankeik kontzertuko taldetxoetako bat.

Urtero lez, lemoaztar eta lagunak igongo dira Karabie Gaztetxeko oholtzara, bersino ezagunen artean urteari ondo etorria emotera.

Bihar, urtailak 5, 23:00etan hasiko da urteroko Stankeik kontzertua Lemoako Karabie Gaztetxean. 2006tik aurrera, urtero-urtero egun honeetarako bersortzen da Stankeik, lemoaztarrak eta inguruko lagunak, musikariak zein ez musikariak, batuta. Taldetxoetan antolatu eta abesti ezagunen bersinoak joten ditue. Holan, klasiko bat bihurtu da Stankeik, gabonetako eskaintza kulturalean. Helburua, "jenteari bere kanta kutun bat abestuteko aukerea emotea da".

"Kultura herritik herrira. Ekimen autogestionarioa, munduko kontzerturik popularrena. Kanta bat aukeratu, musikariei pasau, entsegu pare bat eta oholtzara!"

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!