Urpekontzi misteriotsua hiru eta hamar urte bitarteko umeentzako antzerki parte-hartzailea da eta XX. mendeko abesti ospetsuen moldaketak ditu oinarri, umeak jantzan ipinteko. Holan dino sinopsiak: Simon, Bobby eta Janis aspaldiko lagunak dira. Udako egun bero batean, uriko asfaltoa atzean itxi, eta hondartzara joatea ebazten dabe. Uretan jolasean dabizala, urpekontzi itxurako zeozer ikusten dabe urrinean. Baina gauzak ez dira itxuraren araberakoak...