Berbaldia

Xabier Madariaga Palestinaz arituko da gaur Karabie Gaztetxean

Asier Abrisketa 2024ko urtarrilaren 2a

Xabier Madariaga berbaldi bat eskaintzen // Maxixatzen.

Kazetariak 19:00etan hasiko dau Palestina: zapalkuntzaren lekuko izeneko berbaldia Lemoako gaztetxean.

Xabier Madariaga kazetari zeberioztarra Lemoako Karabie Gaztetxean egongo da gaur, urtailak 2, 19:00etatik aurrera. Gazte asanbladak Gabonetarako antolatutako egitarauaren barruan, Palestina: zapalkuntzaren lekuko berbaldia eskainiko dau Palestinan lan egindako kazetariak.

Xabier Madariaga 2003ko udan heldu zan Jerusalemera, ikasketak amaitu eta jarraian, EITB-en Ekialde Hurbileko korrespontsalia martxan ipinteko. Bertan hiru urte egin zituen Madariagak eta Palestina-Israel gatazkearen egunerokoak konteteaz gainera, 2005ean kolono israeldarren urteerea kontau eban Gazatik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!