Mendia

Altuerako kanpamentuak hornitu eta Oinarrizko Kanpamentura bueltau da Aletx Txikonen taldea

Asier Abrisketa 2023ko abenduaren 27a

Annapurnako tontorraren bidean, 6.400 metroko altueran dagoan hirugarren kanpamentura arte heldu dira Annapurna Cold Peaks espedizinoako taldekideak.

Abendua hasi orduko joan zan Alex Txikon alpininista lemoaztarra Nepalera, aurtengo bere erronkeari aurre egiteko: neguan Annapurna (8.091 m) zapaldutea. Zortzimilako tontor horretan, espedizino bi baino ez dira neguan heldu eta atzena, 1987an izan zan. Oinarrizko Kanpamentua egokitu ostean, Alex Txikon, Chhepal, Ang Gyalu, Passan Nurbu, Magkpa, Mig temba, Lakpa, Pemba eta Mattia Conte altuerako kanpamentuak hornituten egon dira egunotan.

Atzo heldu ziran C3ra, 6.400 metrotara, eta barriro bueltau dira Oinarrizko Kanpamentura. Bidea markau, sokak itxi eta kanpadendak ipini ditue espezinoaren lehen pausu honetan. Tontorraren bila joaterakoan, pisu guztia gainean eroan behar ez izateko.

"Sentsazinoak onak dira, ezin gara fidatu, oin dala lau egun (abenduak 22) iritsi ginen Oinarriko Kanpamentura eta dagoeneko lau egun (abenduak 23, 24, 25 eta 26) eta hiru gau altueran igaro doguz. C3raino daukagu hornituta eta oso indartsu gagoz. Eguraldia lagun izan dogu eta hori funtsezkoa da. Baina mendiak esango deusku bai ala ez... Oin indarberritu egin behar dogu eta ahal dogun bezain laster barriro gora joko dugu" adierazi dau Txikonek.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!