karabie gztx

Barikuan emongo deutsie hasikerea Karabie Gaztetxeko Hambostaldi Kulturalari

Asier Abrisketa 2023ko abenduaren 19a

Harriketarrak Gazte Asanbladako belaunaldiak abenduaren 28an batuko dira batera afalduteko.

Abenduaren 22an hasi eta urtailaren 5era arte kontzertuak, berbaldiak, liburu aurkezpenak, ikuskizunak eta ospakizunak egongo dira, ia egunero, Lemoako gaztetxean.

Lemoako Karabie Gaztetxeak urtero antolatuten dau Gabon sasoian Hamabostaldi Kulturala eta aurtengoan be, holan izango da. 2023ko abenduaren 22an hasi eta datorren urteko urtailaren 5era arteko egitaraua antolatu dau Harriketarrak Gazte Asanbladak. Gabon ospakizunek, pintxo lehiaketak, komiki aurkezpen bat, umeentzako ikuskizuna, Palestinaren inguruko jardunaldi bi eta musikea izango dira protagonista. Zelan ez, Stankeik kontzertua be egingo da, lemoaztarrek osotutako talde kolektiboaren urteroko emonaldia.

Abenduak 22, barikua

  • 23:00etan, Gilda taldearen kontzertua.

Abenduak 24, domekea

  • 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingi gaztetxean.

Abenduak 26, martitzena

  • 20:00etan, Pintxo Lehiaketea.

Abenduak 27, eguaztena

  • 19:00etan, Asisko Urmenetaren Gora Euskal Herrientsak! komikiaren aurkezpena.

Abenduak 28, eguena

  • 21:00etan, 1999 eta 2023 bitarteko asanbladakideen afaria.

Abenduak 29, barikua

  • 19:00etan, Palestina: elkartasuna zelan bideratu? berbaldia Eneko Gerrikabeitiagaz.

Urtailak 2, martitzena

  • 19:00etan, Palestina: zapalkuntzaren lekuko berbaldia Xabier Madariaga kazetariagaz.

Urtailak 3, eguaztena

  • 18:00etan, Urpekontzi misteriotsua umeentzako ikuskizuna.

Urtailak 5, barikua

  • 23:00etan, Stankeik kontzertua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!