bakarrizketea

Beatriz Egizabalek 'Magma mia' dakar Lemoara

Asier Abrisketa 2023ko abe. 14a, 11:41

Abendauren 15ean, barikua, 20:00etan egongo da entzungai Kotxepin Kultur Etxean umoregilearen bakarrizketea.

Beatriz Egizabal umoregileak 2021eko Feministaldirako, kultura feministearen jaialdia, sortu eban Magma mia bakarrizketea. Urte honeetan herriz herri dabil hau plazaratuten eta Arratiako hainbat herritan egon ostean, Lemoara helduko da asteon.

Ikuspegi feministatik, umorez, bakarrizketa honetan, bere egunerokotasunaren azterketea egiten dau umoristeak. "Adin jakin bat daukat, eta hor dagoz menopausia, zoru pelbikoa... Alua gora, alua behera ibilten gara. Aluan daukagun indar horregaz, magma horregaz, sumendia bizten badogu... goazen sistema erretera" adierazo eutsan Egizabalek Berriari alkarrizketa baten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!