ipuin kontalaria

Amaia Egidazu ipuin kontalaria izango da gaur Kotxepinen

Asier Abrisketa 2023ko abe. 11a, 10:25

Lau eta zortzi urte bitarteko umeentzako, Ipuin malutak izeneko kontaketea egingo dau 18:00etan.

Gaur, hilak 11, 18:00etan Lemoako Kotxepin Kultur Etxean lau eta zortzi urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketea egongo da. Amaia Egidazu izango da kontalaria eta Ipuin malutak da dakarren kontaketea. Hiru ordu laurden eta ordubete bitarteko iraupena izango dau gaurko saioak.

"Berben soinuetan erreparatzeko, errimak bilatzeko, berba jokoak egiteko eta atzen finena, hizkuntzeagaz olgetako joerea" daukala dino kontalariak. Holan, kontaketeagaz saiatuten da umeakaz harremana sortu eta saio parte-hartzailea egiten: “Liluratu egiten nau ipuinen bidez umeakaz lortzen dan konexinoak, euren arpegiek, begiradek, ideek…”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!