ikastaroak

Gaur zabaldu da Lemoako bost ikastarotan izena emoteko aukerea

Asier Abrisketa 2023ko abe. 4a, 10:38

Abenduaren 17ra arte emon daiteke izena Ginekologia naturala eta sexu ahalduntzea II, Robotika haurtzaroan, Dronen munduan murgiltzen, Denboraren bankua eta Komunikazino ez bortitza ikastaroetan.

Ane Ortiz Ballesteros Mundu Berriak berrikuntza sexologikorako erakundeko kideak emongo dau Ginekologia naturala eta sexu ahalduntzea II ikastaroa martitzenero, urtailetik maiatzera bitartean. Sakontze ikastaro bat da, hastapen ikastaroa eginda daukienentzako. Andren sexu-ahalduntzea indartuko dabe, gorputza ezetu eta autoestimua landuz.

Robotika haurtzaroan ikastaroa barriz, LH3 eta LH6 bitarteko umeentzako da, doban, baina aldez aurretik izena emon behar da udal webgunean. Hiru saio izango ditu, hirurak ludotekan. Umeek proiektu errazetatik hasita, “eredu desberdinak sortuko ditue; esate baterako, ibilgailuak edo ferietako atrakzinoak". Honeek programetan ikasi eta bizia hartuko dabe holan ibilgailu eta bestelako makinak.

Dronen munduan murgiltzen tailerra ume gaztetxoentzako izango da; hamabi eta hamasei urte bitartekoentzat. Dronen munduagazko lehen kontaktua izateko aukera izango dabe tailer honetan. Hiru jarduera gauzatuko dira, atal teorikoa, dronen diseinu eta muntatzea eta azken atal praktikoa. Tailerra Gaztelekuan izango da martiaren 16an, saio bakarrekoa.

Denboraren bankua ostera, lankidetza eta laguntza komunitarioko eredu bat da. Bertan, denporea, zerbitzuak, jakintzak eta ezagutzak, modu boluntario eta antolatuan trukatzen ditue partaideek. Bizikidetza eta gizarte kohesinorako espazioa da eta urtailetik abendurarte aurreikusten dira egingo diran saioak.

Amaituteko, Nerea Mendizabalek emongo dau Komunikazio ez bortitza bi saiotako tailerra, aprilean. Marshalll Rosenberg-ek garatutako ereduan oinarrituko da Mendizabal. “Norbere sentimentu eta beharrak adierazoteko eta bestearen jarkera desatsegina entzun eta ulertzeko aukerea emoten deusku, egoera gatazkatsuak kooperazinotik eta errespetutik konponduteko, eta ez epaiketa eta min egitetik”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!