Eguazten arrastian, 18:30ean, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, Emeen kemen hamasei urtetik gorakoentzako ipuin kontaketea egongo da entzungai. Maider Alcelay izango da ipuin kontalaria eta istorioak jantzan ipiniteko arduraduan, Igor Sala izango da, akordeoiagaz.
Alcelayk dinoanez, atzen urteetan berarengana heldu diran istorio sorta bat bat da Emeen kemen. "Batzuk irakurri dodaz, beste batzuk bilatu egin dodaz, aurkitu be egin naute, kontatu deustiez edo imaginau dodaz" istorioak dino. Istorio desbardinak dira, baina loturea argia da. Protagonista diran andrek biziteko, sentiduteko eta aurrera egiteko daukien gogoa da; barrutik sortuten jakien indarra, beharra eta desioak antzekoak diralako.