berbaldia

Migrazinoa izango da gaur berbagai Kotxepinen

Asier Abrisketa 2023ko aza. 28a, 10:50

Migrazino-fluxuen jatorri eta migrazino moten inguruan arituko da Lizzeth Ocaña, migrazino kontuetan aditua dan abokatu lemoaztarra, gaur 18:00etan.

Lemoako Udalak antolatuta, gaur, hilak 28, Jatorri desbardinetako esperientziak berbaldia egingo da gaur Kotxepin Kultur Etxean, 18:00etatik aurrera. Berbagina nazinoarteko eta Europar Batasuneko migrazinoetan adiatua dan abokatu lemoaztar bat izango da, Lizzeth Ocaña. Batez be, migrazino-fluxuen jatorrietan eta migrazino zein migratzaile mota desbardinetan oinarrituko da berbaldia.

Berbaldia persona helduentzako izango da, eta gazteleraz. Horrezaz gain, Udalak azaldu dau umeentzako zaintza zerbitzua egongo dala berbaldiak iraun bitartean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!