Zapatuan jokatu da Lemoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako atzen finalaurreko saioa Lemoan. Aretoa bete-betea egoan, 700 bertsozale eta sei bertsolarigaz. Euren artean, Nerea Ibarzabal markinarra urten zan garaile 638 puntugaz. Orokorrean, puntuazino altudun saioa izan zan eta lehen laurak egongo dira Bilboko finalean. Lau honeekaz batera, Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Gorka Pagonabarra eta Aitor Etxebarriazarraga sailkatu dira finalera, jokatu diran beste finalaurrekoetan.
Lemoako saioko puntuazinoak:
- Nerea Ibarzabal Salegi----------- 638
- Onintza Enbeita Maguregi------ 635,5
- Oihana Bartra Arenas------------- 610,5
- Aissa Intxausti Aburruza--------- 580
- Ibai Amillategi Omaetxebarria--- 571
- Josune Aramendi Perez------------ 567,5