Bariku gauean, 2000ko hamarkadako jai giroa bueltauko da garai horreek be ezetu ebazan Lemoako Karabie Gaztetxera. Gauez, 21:00etatik aurrera, izango da jaia eta antolatzaileek dei egin dabe, parte-hartzaileak hamarkada haretako estiloan janzteko: "Ekarri zure look 2000eroa!".
Izan be, jantzien lehiaketea egingo da jentea gaztetxera heldu orduko. Gero, garaiko musikeagaz karaokea egongo da eta hau amaituta, Pantxeta Sound System ipiniko da musikearen arduran. Horrezaz gainera, "photocalla, pontxea, mamarratxeoa eta sorpresa gehiago" egongo dirala azaldu dabe gaztetxekoek.