Txapelketako sei kanporaketak eta Berriz zein Santurtziko finalaurrekoak jokatu ostean, zapatuan jokatuko da atzena Lemoako udal kiroldegian, 17:00etan. Daborduko, agortuta dagoz sarrera guztiak. Saio honegaz ebatziko da finalisten zerrendea, momentuz, aurreko finalaurrekoetako irabazleak baino ez dagoz zerrendan: Jone Uria eta Xabat Galletebeitia, 631 eta 616,5 puntugaz hurrengoz hurrengo.
Lemoan lehiatuko diren bertsolarien zerrendea honakoa da: Aissa Intxausti Aburruza, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Josune Aramendi Perez, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas eta Onintza Enbeita Maguregi. Horrezaz gainera, Idoia Anzorandia Karegak egingo ditu gai-jartzaile lanak.