Teilatupean. Lur eta Dororen ametsa bost urtetik gorako umeentzako antzerkia da, Lanku Kultur Zerbitzuek egindakoa. Bertan Lur gaztetxoaren eta Doro artista ibiltariaren istorioa kontetan da. Lehenengoa etxetik joan da, gurasoakaz haserre, egin gura dauan guztia egin ahal izateko etxe propio bat eraikiteko. Biden, Dorogaz batu eta biak hasiko dira etxea eregiten.
Holan, fantasiazko munduak helduen errealidadearekin parez pare togo egitean, haurren ahotsa eta zilegitasuna geratuko dira agerian. Eta harreman horretan adiskidetasuna, zaintza, etxebizitza arazoa, migrazinoa, marjinazinoa, duintasuna eta bizimoduen aniztasuna azaleratuko ditue.