Hurrengo bost urteetako Euskera Plana garatuteko, prozesu parte-hartzailea egingo da Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko aza. 21a, 10:05

Udalaren esanetan, "herritarren ahotsa izango da plan barriaren oinarria" eta beraz, lemoaztarren betetako galdetegi bat prestatu da.

2018an habiatu zan Lemoako Euskararen Plan Estrategikoa eta amaitzear dagoan honetan, 2024-2029rako plan barria antolatuten hasiko da Udala. Plana herritarren ezaugarri eta beharrizanetan oinarrituta egotea da asmoa eta holan, fase bitan garatuko da. Lehenengoan, Udalak garatutako galdetegia beteko da lemoaztarrek. Bigarren fasean, urtailean, herritarran blan-mahaietan biltzeko asmoa dauka Udalak, gero plana gauzatzeko.

Galdetegia beteteko, hiru aste ditue lemoaztarrek. Aurreko planarern balorazinoa egiteko, hurrengo planerako oinarriak ezartzeko eta herriko euskerearen egoerearen diagnostikoa egiteko balio dau galdetegiak. Horrezaz gain, herritar batzuei alkarrizketa zehatzagoak egingo dira Udaletik.

Bigarren fasean, urtailaren 11n, 18an eta 25ean Kotxepinen, herritarrakaz batzarrak egingo dira, plan barria lan-mahai parte-hartzaileetan landuteko. Bertan, proposamenak eta iritziak batzeaz gainera, galdetegitik urtendako gako nagusiak identifikauko dira. Honeen ostean, Euskera Plana garatuteko atzen ideiak batu eta diseinuagaz hasteko, zezeilaren 17an egingo da atzen batzarra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!