Mendia

Ander Iñarrak eta Oihana Azkorbebeitiak eroan ditue Lemoatx Traileko txapel nagusiak

Asier Abrisketa 2023ko aza. 20a, 10:14

Ander Iñarra helmugara heltzean // Ganzabal Mendi Taldea.

Lasterketa luzea egiteko 02:00:45 eta 02:33:39 behar izan ebezan hurrengoz hurrengo. Hamasei kilometroko lasterketea barriz, Ander Izak eta Miren Otzerinjauregik irabazi eben.

Domekan jokatu da Lemoatx Trail mendi lasterketearen zazpigarren edizinoa, Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta. Hamasei eta hogeta lau kilometroko lasterketak jokatu ziran eta horrezaz gainera, lehia bako martxa bi. Holan, eguraldiak lagunduta eta herrian zein mendian, giro bikainagaz egin eban aurrera egunak Lemoan.

Lehiara sartuta, 24K lasterketan 200 korrikalari urten ziran eta arinenak izan ziran Ander Iñarra (02:00:45), Jon Betolaza (02:02:12) eta Jokin Etxabe (02:06:53) gizonen artean; andrazkoetan barriz, Oihana Azkorbebeitia (02:33:39), Oihane Unzalu (02:42:55) eta Zuriñe Frutos (02:58:55).

Lasterketa laburrean ostera, 16K,  220 korrikalarik egin eben. Gizonezkoen artean, Ander Iza (01:28:28), Unai Mintegui (01:30:38) eta Andoni Uzkiano (01:30:42) igon ziran podiumera. Andrazkoen artean ostera, Miren Otzerinjauregi (01:55:11), Itsasne Urkiaga (01:56:59) eta Estitxu Azpitarte (02:02:28) izan ziran garaileak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!