jantzak

Durundi Barrik jantzan ipiniko dau gaur Lemoa

Asier Abrisketa 2023ko aza. 17a, 10:31

Gaur, hilak 17, 18:30ean izango da Lemoako jantza taldeak gidatutako jantzaldia Plaza Gorrian.

Durundi Barri Dantza Taldea lemoaztarrak antolatuta, Dantzan plazaz plaza jantzaldia egingo da gaur arrastian, 18:30ean. Eguraldi ona espero danez, Plaza Gorrian batuko da jentea jantzan. Plazaz Plaza jantzaldia 2019 egin zan lehenengoz, aurten be plazea girotuteko asmoagaz datoz. Durundi Barri jantza taldeak BEGITU-ri azaldu deutso 2018an taldearen bizi iraupena kolokan egoala, jantza-irakasle baten faltan egoan taldea. Egoereri aurre egiteko gurasoek erreleboa hartu eta taldearen ardurea hartu eben.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!