Prest dagoz daborduko Arlonagusian, baserriko produktuak hartuko dituen saltzeako postuak. Izan be, domekan, hilak 12, XXIV. Nekazaritzako Elikagaien Azoka antolatu dabe Udalak eta Gorbeialdek lehen sektorea eta zuzeneko salmenta bultzatzeko helburuagaz.
Urtero lez, udagoieneko baserriko produktuak erosi ahal izango dira bertan, ekoizleen 20 salmahaietan. Barazkiak eta landarekonserbak, Bizkaiko txakolina, euskal sagardaoa, eztia, ogia, euskal pastela eta gozoak, gaztaia eta txarkuteria eta haragi-konserbak, besteak beste erosi ahal izango dira bertan. Taloak egingo ditue txosnan eta Kittu musika taldeak alaituko dau giroa. “Lemoak hitzordua dauka euren kalidadezko produktuak ekartzen dituen Arratiako baserritarrakaz” dinoe Udaletik.