Ez dok ero Patxo Telleriak idatzitako umorezko antzezlana da, Tartea Teatro konpainiako Telleriak berak eta Mikel Martinezek antzeztuta. Lanar, "euskal kultura, euskal antzerki eta euskal gizartearen irudi deformadua, barregarria eta aluzinaua" eskaintzen dau. Karikatura antzeztu hau zapatuan taularatuko da Kotxepinen, 20:00etan.
Antzerkiak, On Kixote Mantxakoa eleberriaren itxurea hartzean dau baina oingoan Mikelote (Mikel Martinez) eta Pantxo (Patxo Telleria) bikote artistiko bat da eta belaunaldi barrien euren lekua hartu ostean, bikotea desegingo da. Holan, Mikel Martinezek On Kixoteren irudia ekarriko deusku gogora, idealismo demasa eta errealidadearen interpretazino eszentrikoa egiten daualako. Patxo Telleriak barriz, Santxo Panza baten itxurea hartuko dau, bere pragmatikotasun demasa, anbizino eza eta baldarkeriagaz. Biek batera, trasteak prestatau eta Euskal Herrian zehar joango dira, "ibilbide fantastiko batean", herriz herri antzeztera.