2024 urteko aurrekontuak antolatzen hasiko da laster Lemoako Udala eta herritarren proposamenak batu eta kontuan hartzeako, batzar ireki bi egingo dira asteon. Lehenengo zitea bihar, hilak 3, izango da Arraibin. Udaletxeko plazan egongo dira udal ordezkariak 18:30etik aurrera. Hurrengo egunean ostera, zapatua, 11:30etik aurrera egongo dira ordezkariak anbulatorioko arkupeetan.