Lemoa ureztatzen, Lemoako merkataritza eta ostalaritza alkarteak eta Udalak, 1.500 bonu ipiniko ditue salgai, herriko merkataritzea bultzatzeko eta kosumitzaileari dirua aurrezten lagunduteko. Izan be, 10 eurotan erositako bonuek, 15 euroko balioa daukie kanpaineari lotutako establezimentuetan. Zemendiaren 1ean hasiko dira bonuak saltzean eta abenduaren 15era arte iraungo dau kanpaineak.
Bonuok, hurrengo hamar komertzio honeetan erosi daitekez: Merceria Josier, Tximeleta, Batzoki Lemoa, Kresala, Argazkilune, Laiane Ileapaindegia, Farmazia Lemoa, Amorrortu, Lezat eta Bizkarran, hain zuzen be.