karabie gztx

Harriketarrak Gazte Asanbladaren XXIV. urteurrena ospatuko dabe zapatuan

Bea Azpiri 2023ko urriaren 25a

Merkadua, bazkaria, kuadrillen arteko jolasak eta kontzertuak antolatu ditue. Quaaluders eta Txopet taldeek eta Ratatwins dj-ak animauko dabe gaua Karabie Gaztetxean.

Oingo zapatuan, hilak 28, Karabie Gaztetxearen inguruan ez dira faltauko merkadua, bazkaria, kuadrillen arteko jolasak eta kontzertuak. Quaaluders eta Txopet taldeek eta Ratatwins dj-ak animauko dabe gaua. Kuadrillen arteko jolasetan parte hartzeako izena emon behar da eguenean, 19:30etik 20:30era edo barikuan, 18:00etatik 19:00etara Gaztetxean.

Harriketarrak Lemoako Gazte Asanbladeak, karabi zaharrean lehenengo Gaztetxea egin ebanetik 24 urte bete dirala ospatuko dabe gazteek eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dabe. Holan, 11:00etatik 14:00etara, “Karabiazoka” izeneko merkadua egongo da Gaztetxe ostean. Han 29 ekoizlek ipiniko dabez euren salmahaiak, bertoko produktuak salduteko. Musikea eta txosnea be egongo dira. 

14:00etarako barriz, poteo musikatua antolatu dabe Gazte Asanbladakoek, eta 15:00etarako bazkaria. Bazkalostean, bingoa eta kuadrillen arteko jolasak egongo dira. Kontzertuak, 22:30ean hasiko dira. Ezkerraldeko punk-rock Quaaluders taldeak eta Bilboko Txopet-ek joko dabe Gaztetxean. Ondoren, Ratatwins dj-ek ipiniko dabe musikea jai-giroari eusteko.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!