bakarrizketea

Bakarrizketa musikatua eskainiko dabe Iholdi eta Ibabe Beristain ahiztek Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko urr. 24a, 12:12

Barikuan, 18:30ean izango da Kotxepin Kultur Etxean Gazteak, euskara eta beste piztia mitologiko batzuk izeneko emonaldia.

Urri bigarrenaren 27an, 18:30ean, Iholdi eta Ibabe Beristain ahiztek, Gazteak, euskara eta beste piztia mitologiko batzuk izeneko bakarrizketa musikatua dakarre Kotxepin Kultur Etxera. Bakarrizketea izan arren, kontzertu akustiko baten fomea hartzean dau emonaldiak. Holan, gaurko gazteriaren eta euskerearen arteko harremanaren inguruan hausnartzeko balio dau, topikoen gainetik.

Ikuskizunak gazteek euskereagaz daukien hartu-emonaren gaineko hausnarketea planteetan dau. “Euskerea eta gazteak, gazteak eta euskerea. Gazteek ez dabe… Gazteak ez dira… Gaur egungo gazteak… Zenbat aldiz entzun ete doguz holangoak gazteak ez diranen ahotik? Ikuskizun honetan Iholdi eta Ibabe Beristain ahizta gazteen ahotsa izango da nagusi, eta egungo gazte euskaldunen narruan jartzen lagunduko deuskue berben eta musikearen bidez”. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!