Datorren barikuan, hilak 27 18:30ean, Iholdi eta Ibabe Beristain ahiztek, Gazteak, euskara eta beste piztia mitologiko batzuk izeneko bakarrizketa musikatua ekarriko dabe Kotxepin Kultur Etxera. Kontzertu akustikoaren forma hartzean dauan bakarrizketea taularatuko dabe, oingo gazteriaren eta euskerearen inguruan, topikoak apurtuta.
Ikuskizunak gazteek euskereagaz daukien hartu-emonaren gaineko hausnarketea planteetan dau. “Euskerea eta gazteak, gazteak eta euskerea. Gazteek ez dabe… Gazteak ez dira… Gaur egungo gazteak… Zenbat aldiz entzun ete doguz holangoak gazteak ez diranen ahotik? Ikuskizun honetan Iholdi eta Ibabe Beristain ahizta gazteen ahotsa izango da nagusi, eta egungo gazte euskaldunen narruan jartzen lagunduko deuskue berben eta musikearen bidez”.