ipuin kontalaria

Izaskun Mujikaren 'Ipuin lapikoa' Kotxepin Kultur Etxean, bihar

Bea Azpiri 2023ko urr. 23a, 11:05

Bihar, hilak 24, 18:30ean, Izaskun Mujika ipuin kontalariak Ipuin lapikoa izenpeko kontakizun saio bat eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat.

Ipuin lapikoaren beste saioetan legez, saio honetan be, Strega Nona, Italiako sorgin zintzoaren lapiko magikoa ezetuteko aukerea izango dabe umeek. Eta sorginaren ipuin dibertigarriaz gozatzeaz gainera, lapikoak munduan zehar egindako ibilbidean jaso dituan istorioak kontaukoa ditu. Umeek gainera sorginkeriaren bat edo beste egiteko aukerea be izango dabe. 

Zemendiaren 10ean, barriro be egongo da Arratian Izaskun Mujika bere Ipuinen lapikoagaz, Igorreko Liburutegian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!