Memoria historikoa

Frankistek Lemoatxan eregitako ermitea memoriaren aterpe bihurtu dau Udalak

Asier Abrisketa 2023ko urr. 20a, 12:06

Lemoatxako ermita frankistea, memoriaren aterpe bihurtuta // Lemoako Udala.

"Lemoako Udalak memoria historikoaren atzen etapea zarratu dau, Lemoatxa 1937 aterpearen barriztapenagaz, alegia, erresignifikazinoarena"

1936ko Gerra Zibilean, Lemoatxako guduaren ostean kurutze-bidea eta ermita bat eregi eben frankistek, euren hildakoak omenduteko. Baina atzen urteetan, memoria historikoa garatuteagaz batera, sinbolo horreek kendu edo "erresignifiketako" beharra ikusi zan. Oin dala urte bi Ernaik Lemoatxa tontorreko kurutzea bota eban eta gero, Udalak kendu ebazan kurutze-bidekoak. Oin, Udalak adierazo dau "atzen etapea" zarratu dala, baselizaren "erresignifikazinoagaz".

Holan, kurutzea egoten zan lekuan egindako monumentuagaz eta ermitearen barriztapenagaz, "Lemoatxa mendira hoaten diran persona guztientzako babeslekua" dala defendatu dau Udalak. Horrezaz gain, gogoratu behar da Auzolandegia programako gazte boluntarioek, inguruetako lubaki udarri berreskuratu dituela, bisitariek ikusteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!