Bihar, hilak 21, Lemoako Kulturguneko arte gelan 11:30ean Eñaut Aiartzaguena marrazkilari profesionalak akuarela, edo urmargo, tailerra eskainiko dau. Saioak ordu bi inguru iraungo dauz eta heldu zein hamabi urtetik gorako gazteak dagoz deituta. Aldez aurretik lortu behar dira sarrerak lemoa.net webgunean. Helduentzako prezioa sei eurokoa da eta gazteentzako prezioa, hiru eurokoa. Halanda be, Kotxepinlagunentzako merkeago dagoz sarrerak.