palestina

Palestinaren inguruko berbaldia atzeratu dau Karabie Gaztetxeak

Asier Abrisketa 2023ko urr. 19a, 12:08
Bonbardaketa Gazan // Mohammed Ibrahim (unsplash.com)

Barikuan egin beharreko berbaldiaren beharrean, 19:00etan Bilbon egingo dan manifestazinora hurbilduteko deia egin dabe asanbladakideek. Ez da momentuz data barririk zehaztu.

Barikuan, hilak 20, "Palestina aurrera!" lelopeko alkarretaratzea eta gero, Israelen kontrako BDZ (Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpainako kidea dan Eneko Gerrikabeitiaren berbaldia egoazan programauta Lemoan, Karabie Gaztetxean antolatuta. Gatazkearen aurrekariak, gaurko egoerea eta Israelen kontrako boikot kanpinea, besteak beste, azaldu behar ebazan Gerrikabeitiak baina atzenean, saioa atzeratu egingo da. Ez da data barririk ipini.

Arrazoia da, BDZk manifestazinoa deitu dauala momentu bererako Bilbon. Holan, gaztetxetik protestara batuteko deia zabaldu dabe. Hitzordua Arriaga aurrean da, barikuan 19:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!