lana

Ilunion Lavanderia enpresako langileen batzordeak greba amaitzeko akordioa sinatu dau

Bea Azpiri 2023ko urr. 17a, 09:07
Beharginek mobilizazionak egin ditue.

Urri bigarrenaren 11n, enpresako langileen batzordeak akordio bat sinatu eban greba amaitzeko eta beraz, 17 eta 18ko greba deialdia bertan behera geratu da.

Beharginek urteak daroezala gitxieneko soldata jasotzen eta euren lan baldintzak penagarriak salatzeko mobilizazinoetan egon dira Ilunion Lavanderiako beharginak. Urri bigarrenaran 3an konzentrazinoa egin eben eta 10, 11, 17 eta 18rako grebara deitu ebazan beharginak ELA, LAB eta CCOOk osotutako enpresako langileen batzordeak. Urri bigarrenaren 11n, enpresako langileen batzordeak akordio bat sinatu eban greba amaitzeko eta beraz, 17 eta 18ko greba deialdia bertan behera geratu da.

Langileen batzordeak jakinarazo dau akordio honegaz 2024ko lanaldia 7 orduz murriztuko dala, 1.747tik 1.740 ordura pasauz eta 2023ko soldatetan KPIren igoerea (%5,7) izango dabela eta 2024an be KPIaren igoerea izango dabela, baina KPIa %4 baino gitxiago bada, gitxienez %4ko igoerea izango dala. Enpreseak atzerapenak be ordaindu beharko dauz.

Hitzarmenari jagokonez, enpreseak negoziazino egutegi bat egiteko konpromisoa hartu dauala eta 2024an Bizkaiko garbitegi guztientzako hitzarmen kolektiboa negozietako mahaia bultzatzera be konprometiduten dala azaldu dabe sindikatuetatik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!