2008an proiektua lehenengoz aurkeztu zanetik, hainbestetan gelditu eta barriro ipini da martxan Urdaibaiko biosfera erreserban Guggenheim bat eregiteko proiektua baina atzenaldian ikusi da, aurrera doala. Holan, Guggenheim Urdaibai Stop plataformea sortu eben Busturialdeko herritarrek, euren ingurune naturala arriskuan egoalakoan.
Holan, Lemoako Karabie Gaztetxean herri plataformako Eider Gotxi egongo da gaur, hilak 5, plataformeak proiektuarekiko dituan kezkak plazaratu eta proiektua zelan doan kontetako. Berbaldia 19:00etan hasiko da eta bertan, hilaren 28an Gernikan egingo dan manifestazinorako deialdia be zabalduko dau Gotxik.