urteurrena

Lemoako Ikastolea sortu zaneko 50. urteurrena ospatuko da barikuan

Asier Abrisketa 2023ko urr. 4a, 11:25
Ikasle taldea Lemoako Ikastolan // Lemoako Udala

Nerea Atutxa ikastola "klandestino"-ko irakasleaak bizitakoak entzuteko eta argazki zaharrak ikusteko aukerea egongo da, besteak beste, Kotxepinen 19:00etatik aurrera.

Aurten berrogeita hamar urte bete dira, 1973an, Lemoan lehenengo ikastolea martxan ipini zanetik. Hau gogoratuteko, oingo barikuan ikasle ohien eta Nerea Atutxa andereñoaren arteko topaketa bat egingo da Kotxepin Kultur Etxean, arrastiko 19:00etan. Horrezaz gain, argazki erakusketa bat eta gure gizartearen hezkuntzan eta euskerearen eta kulturaren biziraupenean ikastolak, Lemoako auzo eskolek eta gaur egungo eskolak izan daben zeregin erabakigarriaren inguruan hausnartuko da. Esther Iturrioz alkateak eta gaurko eskolako irakasleak be hartuko dau berbea.

Ikastolearen sorrerea

Franco oindino bizi zan sasoi latz hareetan, ikastolek umeei euskeraz ikasteko aukerea emoteko sortu ziran; gehienetan gurasoen ekimenez. Guztietan, gurasoek konpromiso handia hartzean eben eta ikastola aurrera atera ahal izateko, lan gogorra egin behar izaten eben. Guraso hareei be aitorpena egin gura deutse Lemoako Udalak. 

Gaurko eskolea zabaldu zanean, J. B. Eguzkitza Meabe, hain zuzen be, ikastola eta eskolearen arteko “fusino prozesu” bat egon zan, eta Ikastolak eskoleari pasau eutsan lekukoa, umeek euskeraz ikasi ahal eben-eta sistema publikoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!