antzerkia

'Gure kanoa' txotxongilo ikuskizuna dakar Zurrunka Teatrok Lemoara

Asier Abrisketa 2023ko ira. 28a, 10:55

Zapatuan, hilak 30, egongo da ikusgai lau urtetik gorako umeentzako antzezlana Kotxepin Kultur Etxeko aretoan, 18:30ean.

Oingo zapatuan, urri lehenengoak 30, Zurrunka Teatro konpainiak Gure kanoa txotxongilo ikuskizuna taularatuko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 18:30etik aurrera. Senegalgo familia arrantzale bateko Abba umearen istorioa da Josu Camarak, Eñaut Gorbeak eta Odei Arregik sortutako Gure kanoa. Hiruren artean egin eben gidoia eta Camarak zuzenduta, Gorbea eta Arregik manipuletan ditue txotxongiloak.

Sinopsia

Abbak ondo daki Maam Kumba kantuan hasten danean bere bihotzean bizi dan Arrain Argitsua mila kolorez biztu eta, herritarrek arrantzatu dagiezan, arrainak erakarten dituala. Baina zoritxarrez itsasontzi handiek bizimodua eraldatu deutsee, Maam Kumbaren bihotzeko arraina sare artean harrapauta, mutu gelditu da eta arrain barik geratu da itsasoa. Hori dala-ta, Abbak ezustekoz betetako bidaia luzea egingo dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!