musikea

Gari & Maldanberak kontzertua eskainiko dabe Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko ira. 21a, 11:13

Bihar, 20:00etan izango da Hertzainak taldeko abeslariaren eta Maldanbera taldearen zuzeneko emonaldia Kotxepin Kultur Etxean.

Barikuan, hilak 22, Hertzainak talde mitikoko Iñaki Garitaonaindiak, "Gari", eta Maldanbera taldeak kontzertu bateratua eskainiko dabe Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 20:00etan hasita. Maldanbera taldeak musikea ipiniko dau eta Garik, bere bakarkako ibilbideko atzen 30 urteetako abesti ezagunenenak errepasauko ditu. Hain zuzen be, Zuzenean izeneko diskoan jasota dituanak.

Iñaki Garitaonaindia, izan zan Hertzainak taldearen sortzaileetako bat 1983an eta hamarkada batez, taldearen ahots nagusia. Taldea deseginda, bakarkako ibilbideari ekin eutsan, Gari izen artistiko lez hartuta. 2016tik, beragaz joten dau Maldanbera taldeak. Natxo Beltran, Oier Aldekoa eta Miguel Moyano dira taldeko kideak. Gari & Maldanberak lau disko ditu kalean, Estutu (2016), Beste denbora batean (2018), Zerua eta gaua (2021) eta atzena, Zuzenean (2022).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!