ipuin kontalaria

Txikerrenentzako ipuin kontaketea egongo da bihar Kotxepinen

Asier Abrisketa 2023ko ira. 19a, 12:11

Ana Apikak 12 eta 36 hilabete bitarteko ume eta euren gurasoei zuzendutako Basoetako ipuinak dakar hilaren 20an, 18:30ean, Lemoako Kultur Etxera.

Eguaztenean, urri lehenengoak 20, bat eta hiru urte bitarteko umeei eta honeen gurasoentzako ipuin kontaketea egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Ana Apika izango da ipuin kontalaria eta Basoetako ipuinak ipuin-sorta kontauko dau. Haurrentzako literaturea emozinoetatik lantzen dau Apikak Besoetako ipuinak saioan, irudi poetikoak, objektuak, soinu atseginak, abesti txikiak eta liburu-sortak erabilita.

"Maitasun handiz sortu dot; lau istorio, lau liburu, kanta bi, pote bat, txoritxoa, kabia, kordoiak, hodeiak eta ilusinoak erabili dodaz" dino Ana Apikak bere blogean. Haur literaturan murgiltzeko asmoz, ipuinak kantuakaz lagunduta dagoz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!