Marokorako material bilketea

Ager Barragan 2023ko ira. 14a, 11:29

Gaur eta bihar, hilak 14 eta 15,  Marokon preminan dagozan personei lagunduteko material bilketea egingo dabe Lemoako Karabie gaztetxean arrastiko 18:00etatik 21:00etara.

Azken egunetan Maroko jasaten dabilen lurrikarek herrialdearen zati handi bat suntsitu dabe eta milaka pertsona etxe barik geratu dira. Gaur bertan egon da 4,6 magnitudeko beste lurrikara bat.

Honeek dira beharrezkoak diran material eta produktuak:

- Ume eta helduentzako pardelak 
- Konpresak 
- Zapi bustiak
- Esne-hautsak 
- Latak, kontserbak 
- Kafea, kakao hautsak 
- Lekaleak 
- Pasta
- Mantak 
- Jaboia (likidoa ez) 
- Neguko erropea, egoera onean dagoana bakarrik 
- Kandelak, linternak
- Lo-zakuak 
- Kanpin-dendak 
- Sendagaiak, gasak, bendak…
- Biberoiak 
- Zabor-boltsak 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!