Liburu aurkezpena Lemoako Gaztetxean

IƱigo Iruarrizaga 2023ko ira. 12a, 12:26

Jose Mari Sagardui Moja, "Gatza"ren Zaldi berdea liburuaren aurkezpena Lemoako Karabie Gaztetxean izango da, eguenean hilak 14, arrastiko 19:00etan.

Jose Mari Sagardui zornotzarra, ETAko kide izandakoak, narrazino hau kartzelan idatzi eban, ia 31 urte eroiazanean, “ordura arte saiatu barik eban hanka egiteko moduari helduta, beti be kaleko askatasuna eta bertako eta barruko lagunak gogoan. Hiru hamarkadan hainbat aldiz saiatu zan iges egiten, eta hareetako batean errekea jo eban. Ez dau erraz ahaztuko egun ha, eta momentu batez askatasuna usaintzeko bide emon eutsan saio haren barri emotea ebatzi eban, beraz, batez be zulo ilun eta beti urrun hareetan izandako sentipenak, milaka euskal herritarren sentipen diranak, harresietatik kanpo barreiatzeko asmoz” dinoe txalaparta editorialean. “Gogoak denporan aurrera eta atzera eginaz, bertatik bertara bizi izandako hainbat gertakari ezagunen eta hamaika pasadizo ezezagunen barri emoten dau narrazino gordin bezain hunkigarri honetan. Bereziena, Granadako espetxean huts egin eban iges saioaren zazpigarren urteurren eguna, Gatzaren alaba jaio eta Zaldi berdea sortu zanekoa”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!