Bizkaiko ziklismo eskoletako errepideko lasterketetako finala jokatuko da Lemoan

Ager Barragan 2023ko ira. 8a, 12:21

Lemoa Txirrindulari Elkarteak eta Bizkaiko Txirrundalari Federakundeak antolatuta urri lehenengoaren 9an, Ausarten Kopa jokatuko da Lemoan, eskoletako errepideko finala, aurten hirugarrenez. Bertan, 7 eta 14 urte bitarteko berrehun ume inguruk hartuko dabe parte guztira, edadearen araberako sei lasterketetan.

Lehenengo lasterketea 10:30ean jokatuko dabe Haur mailako bigarreneko mutikoek. Ondoren, 11:10ean, Haur mailako nesken txandea izango da eta 11:40ean, Haur maila lehenengoko mutikoena. Kimu mailakoak hamabietatik aurrera neurtuko dira: 12:10ean, Kimu bigarren mailakoak eta 12:40ean, lehenengokoak. 13:00etan, benjaminen lasterketea izango da eta 13:15ean, zirkuituaren berrikuspena egingo dabe.

Lemoa Txirrindulari Elkartea

Hamabi urte dira Lemoa Txirrindulari Elkartea sortu zanetik. Ziklismo eskolea daukie, 14 urte artekoentzat eta edade horretatik aurrera, Igorreko AZEra (Arratiako Ziklista Elkartea) pasetan dira ziklismoan jarraitu gura daben gazteak. 70 bazkide inguru dira eta Josu Goienetxe da alkarteko presidentea.

Aurten Udalak lokala itxi deutso alkarteari, udaletxe ondoan dago, lehengo mediku etxean. "Holan jenteak badaki nora jo gugaz kontaktuan ipinteko. Oin arte lokal barik egon gara" azaldu deutsie begituri Zuzendaritza Batzordekoek. Bizikletak gordetzeko be balio dau lokalak eta hori dalata, neurri desbardinetako errepideko 14 bizikleta erosi dauz alkarteak "bizikletarik euki ez eta eskolara etorri gura daben umeentzat".

Herriko enpresa eta kolaboratzaileek diruz lagunduten dabe ziklismo eskolea eta antolatuten diran lasterketak; tartean Ausarten Kopa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!