Astegoienean ospatuko ditue Andra Mari jaiak Lemoan

Ager Barragan 2023ko ira. 7a, 12:27

Hainbat eskaintza kultural desbardin egongo dira bariku eta zapatuan zehar.

Barikuan 12:00etan Andra Mari eleizan egongo dan mezeak emongo deutse hasikerea jaiei; 13:30ean, Etxebarria aita-semeak trikitilariak herritik; 17:00etan, alkartrukeko gazteek antolatutako tailerrak eta jolasak Elizondon; 19:00etan, Markeliñe antzerki konpainiaren Chef Nature ikuskizuna Kulturguneko plazan.

Zapatuan lehenago hasiko dabe eguna, 10:30ean, Lemoa Txirrindularien Elkartearen eskutik, Bizkaiko txirrindularitza eskoletako Ausarten Kopa jokatuko da, Elizondotik; 13:00etan, poteo musikatua Arratiako Musika Eskolako trikitilariakaz; 15:00etan, bertso-bazkaria Nerea Ibarzabal eta Eli Pagolagaz eta 19:00etan astegoieneko azken emonaldia egongo da, poteo musikatua Taberna ibiltariagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!