auzoak

Eguraldia dala-ta, eskolako aterpean ospatuko da Lemoako San Antolin jaia

Asier Abrisketa 2023ko abu. 31a, 10:49

Mezea jubiladuen txokoan ospatuko da eta babajana zein erromeria, eskolako aterpean izango dira zapatuan.

Astegoienerako eguraldia txarra iragarrita dagoala-ta, aurten, lemoaztarrek ezin izango dabez sanantolinak San Antolin ermitan eta inguruetan ospatu. Horren ordez, Lemoako Udalak ebatzi dau jaia herrian egitea, eskoletako aterpean hain zuzen be. Jaia zapatuan, urri lehenengoak 2, izango da eguerditik aurrera.

Hasteko, 12:00etan mezea ospatuko da, baina jubiladuen tabernan izango da ospakizuna eta gero, barauskarri zerbitzauko da. Betiko lez, Baba Lehiaketea be egingo da, baina eskoletako aterpean. Hori dala-ta, ezingo da sua erabili, gasa bakarrik. Platerak, 14:00etarako aurkeztu beharko dira. Arrastian barriz, Joxe Mendizabalen erromeriak ipiniko ditu lemoaztarrak jantzan.

Beste alde batetik, Lemoako Udalak ohar bat gehitu dau. Mahai eta aulkien banaketea behar dan moduan antolatzeko, kuadrillaren batek, leku aldaketea dala-ta, parte ez hartzea ebatzi ezkero kultura@lemoa.eus edo 946 31 30 05 telefonoaren bidez abisetea eskatu dau Udalak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!