futbola

Lemoako Harrobik datorren eguaztenean hasiko dau aurredenporaldia

Asier Abrisketa 2023ko abu. 25a, 11:36

Lemoako Harrobi taldearen aurtengo lehen entrenamendua // Lemoako Harrobi.

Abuztuaren 30ean, 20:00etan, Basconia B taldearen kontra lehiatuko dira lemoaztarrak Arlonagusian.

Arratiako A taldeek pasau dan astegoienean hasi eben aurredenporaldia eta Lemoako Harrobik, lehenengo entrenamendua asteon egin ostean, datorren hastean hasiko da partiduakaz. Eguaztenean, hilak 30, izango da partidua iluntzeko 20:00etan Basconia B talde basauritarraren kontra.

Atzen urtean lez, Lurraldeko Lehenengo Mailako bigarren taldean arituko da Lemoako Harrobi, Arratia B taldeagaz batera. Pasau dan denporaldian, sailkapen orokorreko seigarren postua lortu eban Lemoako taldeak, 61 puntu lortuta.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!