auzoak

Gaur ospatuko da Azurrekako jaia

Asier Abrisketa 2023ko abu. 10a, 11:33

San Lorentzo ermitan mezea entzun ostean, barauskarria eta erromeria egongo dira; arrastian barriz, umeentzako jolasak eta Igel Txapelketea.

Gaur, abuztuak 10, da San Lorentzo edo San Lontzo eguna eta izen bereko ermitan, Lemoako Azurreka auzoan, jaia ospatuko da 12:00etatik aurrera. Ermitan mezea ospatu eta urtekeran, barauskarria banatuko da, trikitilariek girotuta. Gero, erromeriagaz jarraituko dabe trikitilariek. Arrastian barriz, 18:30ean, batuko dira barriro auzotarrak umeentzako jolasetan zein Igel Txapelketan parte-hartzeako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!